XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru mozio onartu ditu udalak

Abenduaren 11an hiru mozio aurkeztu ziren udaleko plenoan eta hirurak onartu ziren.

Hoietatik bat, SENIDEAK elkarteak egin zuen Euskal presoen inguruan.

Beste biak EA, PNV eta PSEko zinegotziek aurkeztu zituzten, lehena, ertzantzarekin herrian gertatu ziren istiluen ingurukoa eta giza eskubideei buruzkoa bestea.

SENIDEAK elkarteak egin zuen mozioak honako hau onartzea eskatzen zion Aretxabaletako udalari:

1.- Preso eta euren familiarren oinarrizko eskubideen baldintzarik gabeko errespetoa.

2.- Udalak berea egin dezala presoak eta euren senitartekoek egindako eskaera, hau da, Euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzea.

Honela, Aretxabaletako bizilaguna den Kepa Urrak sententzia bere jator lekuan betetzea eskatuz.

3.- Legeak markaturiko baldintzak betetzen dituzten preso guztien baldintzapeko askatasunaren aplikazioa.

Konkretuki, kartzela zigorraren 3/4ak bete dituztenak eta gaixotasun sendaezinak jasaten dituzten guztientzat.

4.- Udal Batzak hartutako erabakiak Gasteizko parlamentuko giza eskubideen batzordera, komunikabideetara eta familiarrengana bidal ditzala, eta aipaturiko batzorde horri, akordioak bete daitezela eskatzea.

EA, EAJ eta PSEko zinegotziek barrez, honako akordioak onartzea eskatu zioten Udal Batzari:

1.- Aurreko hilabetean ertzantzarekin gertaturiko istiluen ondoren, Ertzantzak Aretxabaletan egiten duen lana eta ekintza desberdinei buruz Udal honek berri izan dezala eta ahal den neurrian Udal honekin, koordinatu daitezela aipaturiko lanak eta ekintzak.

Horretarako Udal honek parte hartu dezala horretarako diseinatutako foroetan.

2.- Udalaren eta herritarren patrimonioarekiko errespetoa eskatzea eta beraz gogor salatu joan den astean izandako paper eta beiraren kontenedoreen erreketa, bus geltokian kristal apurketa, herriko fatxada desberdinetan egindako pintadak eta PSE-PSOEko sedeak jasandako erasoa.

3. mozioa ere, EA, EAJ eta PSEko zinegotziek aurkeztutakoa da eta giza eskubideen errespetoan datza.

Honako hau eskatzen diote Udal Batzari:

1.- ETAri Jose Mª Aldaia eta bere familiaren oinarrizko eskubideen baldintzarik gabeko errespetoa eta Jose Mª Aldaia berehala aske uztea.

2.- Udal Batza honek hartutako erabakiak Gasteizko Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordera, Komunikabideetara eta Jose Mª Aldaiaren familiarengana bidali ditzala.

Abenduaren 11n egin zen plenoan, hiru mozioak onartu ziren.

Senideak elkarteak eginikoak guztien oniritzia jaso zuen.

Beste biak barrez, EA, EAJ eta PSE-ren oniritzia eta HBren abstentzioa.